Itxi

Faktoria

MEXIKO

Maider Elortegi: "Niretzat lan akademikoa aitzakia izan da, herri mugimenduak barnetik ezagutzeko"

jon Artano | EiTb Media

20 urteko kazetari ikaslea zela, 2004an, iraultza zapatistaren gaineko dokumental bat ikusarazi zieten EHUren Leioako fakultatean. "Nire bizitzako une gakoa izan zen, lehendik banuen beste kulturak ezagutzeko grina... dokumentala ikusi ostean, baina, erabaki nuen Mexikora joan nahi nuela".

  • Maider Elortegi, Euskadi Irratiaren Bilboko egoitzan

    Maider Elortegi, Euskadi Irratiaren Bilboko egoitzan

    18:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kazetaritza ikasitako gizarte gaien ikertzailea da Maider Elkortegi Uriarte mungiarra. Ia bi hamarkada daramatza Mexikon. Hara iritsi berritan praktikak egin zituen La Jornada kazeta ospetsuan. Josetxo Zaldua baztandarrak gidatzen zuen orduan egunkaria, eta hark gaztigatu zion elkar ezagutu zutenean:

               "Jakin ezan Mexiko herrialde aztia dela... behin harrapatuz gero ez hau askatuko".

Eta arrazoi zuen, nonbait, Zaldua zenak... 18 urte bete ditu Mexikon Elortegik. Herri mugimenduak barrutik ezagutzeko grinak eraman zuen hara, eta horretan aritu da buru-belarri geroztik. "Ikasketa Latinoamerikarrak egin nituen, eta landaguneetako irakasleek komunitateetan duten eragina aztertzeko egin dut tesia". Bere eskarmentua, bizipenak, eta iritziak konpartitu ditu Faktoria magazinean.