Itxi

Faktoria

Goya Sari banaketa

Martxelo Rubio: "Hautagaitzaren berri semearekin nengoela jakin nuen, eta hor rolak aldatu ziren"

Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media

Lehenengo aldiz Martxelo Rubio Goya sarietarako izendatuta dago, protagonista ez den gizonezko aktore onenaren kategorian. Aste erabakigarria sartuta gaude, eta aitortu digu urduri dagoela larunbatera begira.

  • Martxelo Rubio

    Martxelo Rubio

    23:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aktore ibilbide luzea du Martxelo Rubiok, eta orain jaso duen izendapenaren harira, bere ibilbidean garrantzitsuak izan diren lanak errepasatzeko denbora hartu dugu. Lehenik eta behin, 20 mila erle espezie filma izaten ari den arrakastaz eta transexualitatearen ikusgarritasunean izaten ari den eraginaz mintzatu gara, eta horren harira, Aingeru Mayor, Naizen taldeko kide eta Transitos liburuaren egilearekin hitz egin dugu.

Gaur egun, "El patio de las Moreras" antzezlana prestatzen ari direla esan digu, martxoan estreinatuko dute, eta tartean bere bidelagun izan diren aktoreen hitzak ere bildu ditugu; Teresa Andonegi Goenkaleko garaiez gogoratu da, eta Olatz Beobidek, Rubiorekin telebista, zinema eta orain taula partekatuko duela kontatu digu.