Itxi

Faktoria

Galiziako hauteskundeak

David Pena: "Oso indartsu dago BNG. Bide honetatik asmatzen ari da, argi eta garbi"

BNGko A Coruñako arduradun ohia da Pena. Euskal Herritik bizitu ditu hauteskundea kanpaineko itxaropena eta emaitza gazi-gozoak. Galiziako gizartera begira egiten ari diren lanak aldaketa ekarriko duela uste du

  • David Pena

    David Pena

    9:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

BNGko A Coruñako arduradun ohia da David Pena eta Galiziako Parlamenturako hautagai ere izana da. Zazpi urte dira Euskal Herrira bizitzera etorri zela eta hauteskunde hauek distantziatik bizitu ditu. Alderdi Sozialistaren emaitza kaxkarrekin, bakarrik, BNGk ezin duela ezer egin dio. Hala ere, aldaketa hasita dagoela. Gogoratu du ezkerrak eskuinak baino boto gehiago lortu dituela oraingoan ere eta BNGk konektatu duela galiziarrekin. "Organikoki oso fuerte dago eta bide berdinetik jarraitu behar du. Asmatzen ari da argi eta garbi", esan du.