Itxi

Faktoria

91 URTEAN HAZITAKO JAKINDURIA

Lukas Lasa: "Larre motxean hazitakoa naiz ni; gose handia ikusitakoa"

Egunero egiten du tailer zaharrean jarduna, eta baratzan ere egunero samar. Eta batetik bestera bere Peugeot bizikleta ttikian joaten da, gehienetan. Beheko suaren ondoan hartu du Euskadi Irratia, eta pago adar ilintia pertzan sartuz kafea prestatu du.

  • Lukas Lasa alegiarra, bere sutondoan, txintxarria bezain alai

    Lukas Lasa alegiarra, bere sutondoan, txintxarria bezain alai

    25:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zerratzailea, arotza, bildumagilea, baratzezaina, festa prestatzailea, ziklista... eta berriketari bikaina ere bai. Alegiarrak txintxarriak dira eta txintxarriak hotsa behar du. Hotsik eta hitzik ez du falta Lukas Lasak; hizketan ez du failorik. Horregatik, zoragarri azaldu ditu Euskadi Irratian bere almazenean urteetan bildutakoak. Almazen bat du zurgintza tailerra, "esate baterako: gure etxea izandakoa". Eta da, almazen bat, harrigarria; garai bateko erraminta, lanabes, tramankulu eta trepetaz betea, denak xarmanki apailatuak. Beste almazena, lehendabizikoa baina miragarriagoa, du lepo gainekoa. Hor gordeak baititu 91 urteko mundualdian ikasi, ikusi eta entzundakoak.

Erramintarik inportanteena gogoa dela irakatsi digu: "Gogoa izanez gero, aireplanoa ere egingo duzu!".