Itxi

Faktoria

LAB sindikatua

Arroyo (LAB): "Mobilizazioari esker EAJ konturatu da patronala defendatzeak kostu politikoa ekarri diola"

EITB MEDIA

Sektore publikoan egindako greben zilegitasun eta erabilgarritasuna defendatu ditu Igor Arroyo, Lab sindikatuko koordinatzaile orokorrak. Euskadi Irratiko Faktorian egin diogun elkarrizketan esan du EAJk ere eman dituela zenbait urrats, hausnarketa horretan are gehiago sakondu beharko luketen arren.

  • IGOR ARROYO (LAB)

    IGOR ARROYO (LAB)

    26:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hitzarmen kolektiboen blokeoa, prekarietatea edota eros-ahalmenaren galera; asko ei dira sektore publikoan greba justifikatzen duten arrazoiak. Igor Arroyo LAB sindikatuaren koordinatzaile orokorrak greba deialdien zilegitasuna defendatu du, eta kritikatu ditu deialdiei indarra kentzen ahalegindu diren erakundeak. Are gehiago, uste du, deialdiek balio izan dutela alderdi jeltzaleak urratsak eman ditzan, besteak beste, aldarrikapenak Madrilgo negoziazio mahaietara eramanaz. Argi esan du, ordea, jeltzaleek bide horretan sakondu beharko luketela.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak onartzekoa duen Euskararen dekretu berriaren inguruan, aurrerapausoak ikusi ditu Arroyok, euskara lanerako hizkuntza gisa aitortuko delako. Hala ere, ez du uste urrats horiek nahikoa direnik, eta lehentasun jarri du euskara sustatuko duen hizkuntza-politika sendo bat blindatzea.

LAB-eko koordinatzaile orokorrak aitortu du euskal sindikalismoaren baitan dauden ezberdintasunek eragozten dutela sindikalismoak izan dezakeen potentzialtasuna zabaltzea, baina, eragileen artean dauden aldeak ulergarriak direla esan du.

Absentismoari lotuta, Arroyok uste du iraingarriak direla patronal eta jaurlaritzak hauspotzen dituzten zenbait susmo; ziurtatu du absentismo tasa erabat justifikatuta dagoela.