Itxi

Faktoria

AZTERLAN METALAREN LABORATEGIA

Enara Mardaras eta Urko Uribe: "Gaur egun metalgintzan sortutako produktuen %100 laborategitik pasatzen da"

Era guztietako entsegu eta ikerketak egiten dituzte AZTERLANen, metalgintza sektorean ari diren enpresen produktuak probatzeko.

  • Urko Uribe eta Enara Mardaras, AZTERLANen egoitzan

    Urko Uribe eta Enara Mardaras, AZTERLANen egoitzan

    20:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Faktorian sartu da Faktoria. Faktoria², edo MetaFaktoria. Enara Mardaras eta Urko Uribe kimikarien eskutik Durangoko Astola auzoan dagoen AZTERLAN lantegian izan da Euskadi Irratia, bertako barrunbeetan zokomiran.

Durangoko maristek eskualdeko enpresei laguntze aldera 1974an sortutako laborategia da AZTERLANen ernamuina. Laborategi hura lanbide hezkuntza zentro izan zen gero eta gaur egun erreferentziazko ikerketa gunea da: Metalurgia Ikerketa Zentroa. 150 teknikarik egiten dute behar bertan.