Itxi

Faktoria

ANDRES ETXEBERRIA IZTUETA

"24 urterekin estudiante nintzen Valladoliden. Erdararik ez nekien, eta uste zuten estranjeroa nintzela..."

Jon Artano | EITb Media

81 urteko gizon jantzia da Andres Etxeberria Iztueta. Bere etxean, Berastegiko Armuino etxeko tailer koxkorrean, hartu du Euskadi Irratia solasaldi patxadatsua egiteko.

  • Andres Etxeberria, bere eskuz egindako zintzarriak atzean dituela

    Andres Etxeberria, bere eskuz egindako zintzarriak atzean dituela

    25:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nekazarien haserrealdiaz, baserriaren estualdiaz eta agintarien utzikeriaz gogoeta eginaz hasi du jarduna. Gero haurtzarora erman dute oroitzapenek, artzain izateko sena piztu zitzaioneko garaira. Ogibide eta bizibide izan duen horretaz aritu da, Berastegiko Artzain Kulturaren Asteburuaren atariko.