Itxi

Faktoria

MARTXOAK 8

Feminismoan militantzen ari diren hiru belaunaldi; bidean izan dituzten zauriez, lorpenez, eta etorkizunaz

Maitane Subijana | EITB Media

Emakumeen nazioarteko eguna aitzakiatzat hartuta gonbidatu ditugu Kontxi Rebollo, Itziar Gandarias eta Aintzane Ariztegi, feminismoan militatzen ari diren hiru belaunaldi

  • Feministak

    Feministak

    34:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

70eko hamarkadan hasi zen feminismoan militatzen Kontxi, sasoi hartan "dena borrokatzeko" zegoela dio, eta garai latzak izan zirela. Abortu sareak ziren mugimendu feministaren lan nagusienetarikoak, klandestinitatean aritu ziren zeregin horietan, eta gerora sortu zuten Donostiako Egia auzoan lehen emakumeen asanbladarako lokala.

Lehen borroka horietatik urteak igarota, beste adar batzuk ikutu ditu feminismoak, eta desadostasunak ere sortu digu mugimenduaren barruan, adibidetzat jarrita azaroaren 80eko greban ez zirela grebara batu emakume arrazializatu migratu eta ijitoen hainbat elkarte. Hain zuzen ere, dekolonitatean jarri du azpimarra Itziarrek: "Feminismo asko daude, indarkeria matxistak emakume guztioi erasotzen gaitu, baina ez forma eta modu berdinean". Horri lotuta erantsi du, zailtasun handiagoa dutela subjektu horietako batzuk euren eskubideak exijitzeko.

Aintzanek, hiruretan gazteenak, nabarmendu du aniztasunaren zailtasun horri aurre egiteko beharrezkoa dela aurrera begirako ikuspegia izatea, deseraikitzea, korapiloak askatzea, eta beldurrik gabe urratsak ematea. Bidean trabak topatzen dituzten arren, hirurek argi diote, feminismoak gizarte hobea egin duela.