Itxi

Faktoria

Neurologia

Ane Murueta-Goyena: "Erretina aztertuta parkinson gaixoen eboluzio kognitiboa azter dezakegu"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

EHUko Neurozientzia Saileko ikerlaria da Ane Murueta-Goyena, eta berriki parkinson gaixotasunaren neurodegenerazioa monitorizatzeko tresna ez inbaditzaile bat erabiltzeko proposatu du EHU eta BioBizkaiako ikerketa batek.

  • Ane Murueta-Goyena

    Ane Murueta-Goyena

    19:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hamar urte baino gehiago darama BioBizkaia Euskal Osasun Ikerkuntzak, parkinson gaixotasuna ikertzen, eta Ane Murueta-Goyena kide den taldean, erretinaren lodiera aztertzen dute gaixotasunaren eboluzioan zer nolako eragina duen azaltzeko. Ondorioztatu dute, besteak beste, erretinaren lodieraren fintzea urteen poderioz ematen den arren, Parkinson gaixotasuna dutenen artean, fintze horren erritmoa mantsotu egiten dela. Gainera, ikerketa horretan erretinaren lodiera neurtzeko tresna ez inbaditzailea, "Koherentzia optikoko tomografia", lodiera hori neurtzeko oso baliagarria dela azaldu digu; proba oftalmologikoak egiteko ohiko tresna delako, eta, erresonantzia magnetiko batek baino bereizmen handiagoa eskaintzen duelako.