Itxi

Gertukoak

Zorrotza bizikidetza

Zorrotzako goiko aldera eraman nahi dituzten familiek kezka sortu auzoan

Euskadi Irratia

Zazpi Landako auzo elkartea kezkatuta dago, Barinaga kaletik auzoko goiko aldeko etxebizitzetara eraman nahi dituzten familiek bizikidetza arazoak sor ditzaketela uste dutelako.

  • 3:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilbon, Zorrotzako Barinaga kalean maiatzean izandako sutean familia bateko gurasoak eta seme alabak hil ziren. Tragedia hark agerian utzi zuen auzoak bizi duen egoera. Erortzear dauden etxebizitzak, bizikidetza arazoak eta gizarte bazterkeria dira besteak beste, arazo nagusiak. Bilboko Udalak hirigintza plana aurreikusia du zonalde horretarako baina momentuz, ez du marxan jarri. Bitartean, sutean etxebizitza galdu zuten familiei, auzoko goi aldean etxebizitzak eskainztea aztertzen ari da Udala.

Erabaki horren aurka daude, ordea, bizilagunak. Zazpilandako auzo elkarteko kideek kezka azaldu dute, bizikidetza arazoak sor daitezkeela uste dutelako. Familia horiek bazterkeria egoratik ateratzeko lan egin dezala eskatu diote Udalari. Lan batzorde bat osatu eta auzoaren egoera hobetzeko proposamen zehatzak eskatzen dizkiote.

atzen dizkiote.