Itxi

Gertukoak

Leintz-Gatzaga

Oraina memoriaz gazitu, etorkizuna geza ez dadin

EUSKADI IRRATIA | LIERNI IBARGUTXI

Iragana, gatza eta etorkizuna proiektuarekin, Leintz-Gatzagako memoria berreskuratu nahi dute: gatza ardatz, turismoa, ekonomia eta kultura bultzatu

  • Leintz-Gatzagako memoria

    Leintz Gatzaga

    4:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Izenak eta izanak bat egiten duten lekurik baldin bada gurean, horietako bat Leintz-Gatzaga da. Jakina da Burdina Aroan dagoeneko lur azpiko iturburuko gatzuretik gatza ateratzen zutela bertan. 1500 urteko gatz ekoizpena, baina, XX. mendearen erdialdean eten zen.

Berriki, lantegiko azken gazkinek omenaldia jaso zuten. Argazkian: Jesusa Elejalde, Eugeni Kerejeta eta Carmen Gabilondo. Hirurek egin zuten behar gatz lantegian, gatz- paketeak egiten, gazte zirelarik. Orduko sasoiko kontuak ondo gogoratzen dituzte eta haiekin izan gara berbetan, Leintz-Gatzagako Gatz Museoan.