Itxi

Gertukoak

BASURDE GEROZ ETA GEHIAGO

Basurde populazioaren igoerak geroz eta kalte gehiago eragiten ditu

EUSKADI IRRATIA | AITOR PEREZ BUENO

Araban bereziki nekazari eta abeltzainak dira kexu, baina ehiztariak ere ez daude gustora, kalteak ordaindu behar dituztelako.

  • Basurdea

    3:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Basurdea Euskal Herriko ia txoko guztietan ikusi dezakegun animalia da. Geroz eta gehiago daudela, aspaldi esaten da, eta Araban bereziki nekazari eta abeltzainek, populazioaren igoera horrek kalte handia egiten diela salatzen dute.

Baina kontrajarria ematen duen arren, ehiztarientzat ere kaltegarria da. Ehiza barrutiek nekazariei eragindako kalteak ordaindu behar dituztenez, denboraldi amaieran galerak izaten dituzte.