Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Ahizpatasuna, emakume marokoarrek pisuak alokatzeko dituzten zailtasunak salatuz

Azken ordua

Pentsioak igotzea adostu dute EAJk eta Espainiako Gobernuak

Itxi

Gertukoak

Ahizpatasuna elkartea

Emakume marokoarrek pisuak alokatzeko dituzten zailtasunak salatu dituzte

EUSKADI IRRATIA | Olatz Arriola-Bengoa

2018/04/05

Aurrera egin ahal izateko, gizartean dauden aurreiritziekin amaitzea ezinbestekoa dela uste dute. Horretarako indarrak batzea beharrezkoa dela diote.

  • 3:21 min
  • Whatsapp
  • Bidali

Karima, Nadia eta Afaf, hiru emakume, hiru errealitate eta arazo bakarra: pisua alokatzeko edota lana aurkitzeko zailtasunak. Zailtasun horien atzean arrazakeria arrazoiak baino ez daudela uste dute. Ahizpatasuna elkarte euskalmagrebiarraren laguntzaz, instituzioekin eta arartekoarekin bildu nahi dute irtenbide bila.

Terrorismoarekin lotutako zurrumurruak eta beste hainbat atzetik dituztela kexu dira, eta jendeak haratago begiratzen ikasi behar duela diote aurrera egiteko. Euskal Herriko gizartea irekia dela esaten bada ere, benetako integraziora iristeko oraindik ere asko falta dela uste dute.

Nolanahi ere, ez dute etsiko. Borrokan eta lanean jarraitzeko prest daude, arazoak arazo, bertako sentitzen direlako.

 

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena