Itxi

Goiz kronika asteburua

Asteburuan

Frantziako hauteskundeei begira egongo da 'Goiz Kronika' asteburuan

G.U. | ERRDAKZIOA

Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika izango ditugu solaskide. Eneko Bidegainekin ere hitz egingo dugu, hauteskundeak Ipar Euskal Herriko ikuspuntutik aztertzeko.

  • Frantziako hauteskundeetako hautagaiak. Argazkia: EFE

    Frantziako hauteskundeetako hautagaiak. Argazkia: EFE

Frantziako presidentetzarako hauteskundeak izango ditu ardatz 'Goiz Kronika' saioak asteburuan, Joxe Juan Ugaldek gidatuta. Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia. 08:00etan hasiko da albistegi nagusia. 08:30ean, solasaldian, Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika izango dira iritzi-emaileak. Osteguneko atentatuak hauteskundeen emaitzetan izan lezakeen eragina aztertuko dute, besteak beste. Gainera, Eneko Bidegainekin hitz egingo dugu. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle da, eta hauteskundeak Ipar Euskal Herriko ikuspuntutik aztertuko ditugu harekin.

Igandean, 07:00etan hasiko da albistegia. Albistegi nagusia, berriz, 09:00etan gidatuko du Joxe Juan Ugaldek. Frantziako hauteskundeek hartuko dute leku nagusia, eta Baionan eta Parisen ditugun lankideei emango diegu hitza.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz