Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Hondarribiko Asturiagako segadaz argibideak Xabier Isasik

Goiz kronika asteburua

Asteburuan

Asturiagako segadaz argibideak, asteburuan, 'Goiz Kronika'

G.U. | ERRDAKZIOA

2017/05/19

Xabier Isasi Asturiaga 1974 plataformako kideak emango dizkigu azalpenak larunbatean, solasaldian, eta Felix Arrietarekin eta Mikel Izagirrerekin ere aztertuko dugu gaia.

  • Argazkia: Asturiaga 1974

    Argazkia: Asturiaga 1974

    Argazkia: Asturiaga 1974
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Hondarribian, 1974an gertatutako Asturiagako segadaz hitz egingo dugu, asteburuan, 'Goiz Kronika'n. Joxe Juan Ugaldek gidatutako saioan, Xabier Isasik emango dizkigu azalpenak. Poliziak motordun txalupa txiki batean Hondarribiko Asturiagako hondartzara iritsitako bi gazte hil zituen tiroz: Jose Luis Mondragon Moriko 27 urteko arrasatearra eta Xabier Roque Mendez Poeta 21 urteko santurtziarra. Ez zen ikerketarik egin, eta kasua bere horretan eta isilpean egon da azken 43 urteetan. Orain, Hondarribian Asturiaga 1974 plataforma osatu dute gertakari haiek ikertzeko, eta Xabier Isasi kideak emango dizkigu azalpenak, larunbatean, 08:30ean.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia. 08:00etan izango da albistegi nagusia. 08:30ean, solasaldian, Felix Arrieta politologoa eta Mikel izagirre ekintzailea arituko dira, Xabier Isasiren azalpenen ostean, Asturriagako segadaz. Gainera, PSOEren idazkari nagusi izateko lehia ere izango dute hizpide.

Igandean, 07:00etan hasiko da albistegia. Albistegi nagusia, berriz, 09:00etan gidatuko du Joxe Juan Ugaldek.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Azken audioak

Audio gehiago

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena