Itxi

Goiz kronika asteburua

Kataluniara begira

Kataluniara joko du 'Goiz Kronika' saioak asteburuan

Joxe Juan Ugaldek gidatzen duen saioaren solasaldian, Felix Arrieta, Jexux Mari Mujika eta Mikel Izagirre ariko dira ereferenduma ardatz hartuta.

Kataluniako erreferendumaren nondik norakoek beteko dute 'Goiz Kronika' albistegia asteburu honetan. Joxe Juan Ugaldek gidatzen duen solasaldian, Jexux Mari Mujika, Mikel Izagirre eta Felix Arrieta izango ditugu, erreferenduma hizpide hartuta. Arrieta Gironara joatekoa da gure saioa amaitu orduko. Izan ere, politologoa mahaiak nola osatzen diren eta bozketaren ingurukoak ikustera doa hara. Ofizialki nazioartekoak izango dira behatzaileak, baina Arrieta ere han egongo da. Bestalde, igandean, 08:00etan, saio berezia izango dugu Kataluniatik.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, eguneko berri nagusien errepasoarekin. 08:00etan hasiko da albistegi nagusia, eta, 08:30ean, solasaldian izango dira Jexux Mari Mujika, Mikel Izagirre eta Felix Arrieta.

Igandean, 07:00etan hasiko da albistegia. Esan bezala, 08:00etan, saio berezia egingo dugu Kataluniatik, Maite Artola gidari, erreferendumaren egunean herrialdea nola esnatu den jakiteko.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia