Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Kataluniaz eta Memoriaren Egunaz ariko da 2017ko azaroaren 12an

Goiz kronika asteburua

Asteburuan

Katalunia eta Memoriaren Eguna, 'Goiz kronika' saioan, asteburuan

2017/11/10

Joxe Juan Ugaldek Idurre Eskisabel eta Xabier Gurrutxaga izango ditu solaskide.

  • Katalunian, Bartzelonako San Jaume plaza. Argazkia: EFE

    Katalunian, Bartzelonako San Jaume plaza. Argazkia: EFE

    Katalunian, Bartzelonako San Jaume plaza. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Asteburu honetan ere, Kataluniara begira izango gara 'Goiz Kronika' albistegian, eta Memoriaren Egunari ere erreparatuko diogu. Katalunian Gorenean deklaratu dutenak, Carme Forcadell Parlamenteko presidente ohia eta mahaiko kideak libre dira, bat izan ezik, gainerakoak fidantzapean. Puigdemont eta Bruselan dauden lau kontseilari ohiak estradizio eskaeraren erantzunaren zain dira, eta orain Katalunia abenduaren 21eko hauteskundeei begira dago. Independentistek lortuko ote dute zerrenda bateratua? Gai horiek guztiak aztertuko dituzte. Bestalde, bezperako Memoriaren Egunari ere erreparatuko diogu. PPk ez beste alderdi guztiek egion dute bat indarkeriaren bitima guztiak omentzeko ekitaldian, eta Etxeratek dispertsioak eraildako 16 pertsonen aitortza eskatu du.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, eguneko berri nagusien errepasoarekin. 08:00etan hasiko da albistegi nagusia. 08:30ean, solasaldian izango dira Idurre Eskisabel eta Xabier Gurrutxaga.

Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Azken audioak

Audio gehiago

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena