Itxi

Goiz kronika asteburua

Asteburuan

Autogobernua, Sareren manifestazioa eta Katalunia, 'Goiz Kronika'n

Felix Arrieta eta Jexux Mari Mujika izango ditu solaskide Joxe Juan Ugaldek. Gainera, Migratzaile eta Etorkinen Mundu Jardunaldiaz ere hitz egingo dugu.

  • Sareren manifestaziaoren kartela. Argazkia: Sare

    Sareren manifestaziaoren kartela. Argazkia: Sare

Larunbatean, Urkulluk Euskadi Irratiari emandako elkarrizketan autogobernuaz esandakoaz, Kataluniaz eta Sarek Bilbon deitu duen manifestazioaz hitz egingo dugu 'Goiz kronika' saioan. Felix Arrieta eta Jexux Mari Mujika izango ditu solaskide Juxe Juan Ugaldek. Mikel Izagirre eta Xabier Gurrutxaga solaskideekin. Igandean, gainera, Leire Atxegarekin, Etorkinen Pastoraltzako kidearekin, ariko gara Donostian egingo duten Migratzaile eta Etorkinen Mundu Jardunaldiaz.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, eguneko berri nagusien errepasoarekin. 08:00etan hasiko da albistegi nagusia eta 08:30ean, berriz, solasaldian izango dira Felix Arrieta eta Jexux Mari Mujika.

Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, albiste nagusien errepasoa egingo dugu, eta Migratzaile eta Etorkinen Mundu Jardunaldiari egingo diogu aipamena. Jarraian, erreportajeen tartea izango dugu.

ea izango dugu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia