Itxi

Hiri Gorrian

Beteluko auto tailerra

Umorez olioztatutako motorrak Sotil autoen tailer mekanikoan

Nafarroako Betelu herriko Sotil autoen tailer mekanikoan izan gara, Tolosatik Iruñara doan errebide zaharraren bazterrean dagoen garajean.

  • Betelu herriko Sotil autoen tailer mekanikoa

    Betelu herriko Sotil autoen tailer mekanikoa

    12:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gure kotxeak arazorik eman ez arren, Beteluko Sotil tailer mekanikoan izan gara. Elektronikak gero eta gehiago agintzen duen mundua da mekanikarena, baina horretara ere ohitzea tokatu zaie. Beti ere umore onean Xabier Sotil garajeko nagusiak erakutsi digun bezala. 3. belaunaldia da berea, aurretik haren aita zein aitonarena izan baitzen tailerra.