Itxi

Hiru Erregeen Mahaia

15. edizioa

Jon Rahmek irabazi du 2017ko kirolari onenaren Euskadi Irratia saria

Golf-jokalari barrikarra Garbiñe Muguruza tenislariari, Mikel Landa txirrindulariari eta Maite Maiora mendi-lasterkariari gailendu zaizkie.

  • Jon Rahm, Euskadi irratiko mikrofonoarekin.

    Jon Rahm, Euskadi irratiko mikrofonoarekin.

    4:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jon Rahm golf-jokalariak irabazi du 2017. urteko kirolari onenaren Euskadi Irratia saria. Euskadi Irratiko aditu, kirolari eta entzuleek erabakidute barrikarra dela iazko euskal kirolari nabarmenena. Sari honen 15. edizioan saria eskuratzeko beste hautagaiak Garbiñe Muguruza tenislaria, Mikel Landa txirrindularia eta Maite Maiora mendi-lasterkaria izan dira.

Rhamek eskerrak eman dizkie bozka eman dioten guztiei. 'Oso pozik' dagoela esan digu, izan ere, 'sari bat irabaztea oso garrantzitsua da beti, baina euskal kirolari onena izatea oso-oso garrantzitsua da' beretzat. Izan ere, euskalduna izateaz 'harro' dagoela azpimarratu digu.

23 urte ditu, profesionaletan lehen urtea du, eta arrakasta bete-betean da barrikarra. Hainbat torneo irabazi du eta munduko laugarren postuan da. 'Urte bikaina' izan dela azpimarratu du, bere 'golf-bizitzako urterik onena'.

nena'.