Itxi

Landaberri

Bizkaiko emakume baserritarrak

Lea Artibaiko bi emakume baserritarren egunerokoan sartu gara, euren zailtasun eta pozak kontatu dizkigute

Arantxa Arza | EITb Meida

Bidane Baskaran artzaina eta Bakene Markiegi idi eta zaldi zaintzailea izan dira protagonista Markina Xemeinen egin dugun juntadizoan. Lea Artibaiko azoka nagusiak eraman gaitu hara.

  • Bakene Markiegi, Bidane Baskaran eta Nerea Urrutibeaskoa Markinako Uagon kulturguneko zelaietan

    Bakene Markiegi, Bidane Baskaran eta Nerea Urrutibeaskoa Markinako Uagon kulturguneko zelaietan

    20:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nerea Urrutibeaskoa Lea Artibaiko landagarapeneko elkarteko arduradunak lagundu digu topaketa hau antolatzen. Bi baserritar gazteok gustura daude baserriko lanarekin eta bizimoduarekin baina ez dizkigute ezkutatu gaur egun dituzten mugak: lotura handia dakar baserriko lanak eta baita burokrazia ere. Ordu asko eskaini behar izaten dizkiote lan burokratikoari eta ez dute hori egingo duen norbait kontratatzeko modurik.