Itxi

Mezularia

Nazioartea

Zein ondorio izango ditu Brexitak?

Europako Batasunarentzat, munduko ekonomiarentzat eta Erresuma Batuarentzat izan ditzakeen ondorioak aztertu ditugu

  • 19:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iratxe Etxebarria lankideak Londrestik kontatu dizkigu Brexitaren garaipenak bertako politikan eta ekonomian izan ditzakeen ondorioak. Bruselatik, Mikel Rotaetxek Europako Batasunak britainiarren erabakiari nola aurre egingo dion azaldu digu. Mikel Reparazek ordea, Estatu Batuetan albistea nola hartu duten azaldu digu.

Belfastetik, gaurko emaitzek Eskozian eta Ipar Irlandan izan ditzaketen ondorioei buruz aritu da Ihintz Oliden.

Ekonomia arloko ondorioak, Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresaritza fakultateko dekanoarekin landu ditugu.