Itxi

Mezularia

Esne bankua

'Azken urteotan ama asko agertu dira esnea emateko prest'

Erne Unzurrunzaga Esnearen Ligako kidearekin hitz egin dugu Euskadik izango duen esne bankuari buruz.

  • Esne bankua

    Ama esne bankua

    6:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtea amaitu baino lehen izango du Euskadik amen esnea gordeko duen bankua, Jon Darpon Osasun sailburuak jakinarazi duenez. Galdakaoko erietxean egongo da, eta 32 aste baino gutxiagorekin jaio, kilo eta erdira iritsi ez, eta osasun arazoak dituzten jaio berrientzat izango da. Erne Unzurrunzaga Euskadiko Esnearen Ligako kidearekin hitz egin dugu gaiaz 'Mezularia'n.

Azken urteotan egindako eskariari erantzuna eman zaiolakoan gustura agertu da Unzurrunzaga. Bere esanetan, azken urteotan ama asko azaldu da esnea emateko prest. Bere ustez, esne bankua irekitakoan, beharrak asebetetzeko adina esne egongo da.

Euskal Autonomia Erkidegoa arlo honetan atzera geratzen ari zela uste  dute ekimenaren bultzatzaileek. Gaurkoa gustura egoteko eguna dela esan du Ernek, ospakizuna esne bankua martxan hasten denean egingo dutela gaineratu du.