Itxi

Mezularia

Ongi etorri baserrira

'Hiria eta baserriaren arteko zubigintza egitea da helburua'

Enba sindikatuko Xabier Iraolak Ongi Etorri Baserrira ekimena azaldu digu

  • 4:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Enba nekazal sindikatuak Ongi etorri baserrira ekimenaren laugarren edizioa egingo du uztailaren 7an eta 9an. 29 baserrik euren ateak irekiko dituzte, eta nahi duenak izango du bisitan joateko aukera. Xabier Iraolak eman dizkigu azalpenak, 'Mezularia'n.

Hiria eta baserria gero eta urrutiago daudela iritzita baserriko bizimoduaren xehetasunak ematea ezinbestekoa dela uste dute. Hiria eta baserriaren arteko zubigintza egitea da asmoa.

Baserriak ikustera joan nahi duenak horretarako sortu duten web orrialdean edota Enba sindikatura deituta eman dezake izena.