Itxi

Mezularia

'Mingaina dantzan'

'Estrategia eraginkorrenak zergatik ez eraman udaleku arruntetara?'

Inguru euskalduneko gazteak inguru erdaldunekoekin elkartu eta euskararen erabilera sustatzeko, 2. urtez antolatu dute 'Mingaina dantzan' udalekua. Iñaki Eizmendi hezitzailea izan da 'Mezularia'n.

  • 7:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iazko arrakastaren bidetik, bigarren urtez antolatu du 'Mingaina Dantzan' udalekua Eusko Jaurlaritzak. Inguru euskalduneko nerabeak inguru erdaldunekoekin elkartu eta euskararen erabilera sustatzeko estrategiak lantzea da helburua eta aurtengoa Berrizen egingo dute. Iaz euskararen erabilera % 75ekoa izan zen eta, arrakasta ikusita, Jaurlaritzaren helburua da udaleku berezi hauetan erabilitako estrategiak udaleku arruntetara eramatea. Iñaki Eizmendi hezitzaileak eman dizkigu xehetasunak 'Mezularia'n.