Itxi

Osasun etxea

ITXARONGELA

Arantzazun kozinatzen eta irratia egiten

Arantzazuko Goiko Benta ostatuko sukaldean osasunaz eta bizitzaz hitz egin dugu

  • Arantzazuko Goiko Benta ostatuko sukaldean Ane eta Miren Maiztegi, aita eta izeba

    Arantzazuko Goiko Benta ostatuko sukaldean Ane eta Miren Maiztegi, aita eta izeba

    30:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Osasun Etxea saioko "Itxarongela" sukalde batean egin nahi izan dugu abenduaren 24ko afaria prestatzen. Gabon gaueko otordua egiteko sukaldean eman ohi ditu jendeak ordu asko eta gauza bera egin nahi izan dugu guk bertako sukaldariekin, etxekoandreekin: Miren eta Anerekin.

Gaurkoa ezin zitekeen aurrekoak bezalako "Itxarongela" bat izan. Abenduaren 24ko gabon gaueko Itxarongelak berezia behar zuen, sukalde batean behar zuen izan, osasunaz edozein tokitan hitz egin daitekeelako.

Miren eta Ane Maiztegi arantzazuarrekin aritu gara euren etxea den eta azken 500 urteotan Arantzazuko ostatu den Goiko Bentan .

Jorge Oteiza, Arantzazuko basilika, euskara, erlijioa eta artea bat egiten duten Euskal Herriko toki abanguardistenean egin dugu Osasun Etxeko "Itxarongela".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz