Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Amuez ariko gara 'Zubiak' saioan asteburuan

ERREDAKZIOA | G.U.

Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Saioa Alkaiza kolaboratzaileak amua izango dute amu.

  • Artzen Letona eta Alaia Martin, Iñigo Fernandez Ostolazarekin

    Artzen Letona eta Alaia Martin, Iñigo Fernandez Ostolazarekin

Igande honetako 'Zubiak' saioan, amuez ariko gara. 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Euskalerria irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzaileak amua izango dute amu, France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan.

Hasteko, Saioa arrantzale batekin elkartuko da Arga ibaian, Gaizka Arangurenekin, amuarrain bila aritzeko. Gainera, amugile batekin egongo da Artzen, amu edo euliei buruz hitz egiteko. Gainera, Josune Irabien Amurrioko alkatearekin hitz egingo dugu herriaz, eta Iñigo Fernandez Ostolazak komunikazio gaietan amua nola jarri azalduko digu.

Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz