Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Urola ibaian 'Zubiak' saioa asteburuan

ERREDAKZIOA | G.U.

Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariak eta Saioa Alkaiza kolaboratzailea Urola ibaian ibiliko dira.

Igande honetako 'Zubiak' saioak Urola ibaia izango du ardatz. 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariak eta Euskalerria Irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzailea Urola ibaiaren ibilguan ibiliko dira, France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan.

Mirandaolan egongo gara Legazpin, Azkoitiko merkatua zubi gainean eserita ikusiko dugu, Azpeitiko trenaren museoan bidaiatuko dugu, Zestoako bainuetxeko zubi estalitik igaroko gara eta Zumaiako arraun taldean dabiltzan bi arraunlariri galdetuko diegu Urolaz.

Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.