Itxi

Irratia

EGM datuak

402.000 entzule, astegunetan, EiTBko irratientzat, EGMren arabera

EiTB.EUS

Radio Euskadik 159.000 entzule ditu, EiTBren euskarazko irratiek oro har 223.000 entzule dituzte, eta Radio Vitoriarekin 20.000 lagunek egiten dute bat.

EiTBko irrati multzoak (Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Gazteak eta EiTB Musikak) guztira 402.000 entzule dituzte astegunetan, Estudio General de Mediosek 2015. urtean egindako lehen neurketaren arabera. Asteazken honetan, apirilak 15, eman dira jakitera EGMren emaitzak.

Euskarazko irratiekin, guztira, 223.000 entzulek egiten dute bat astebarruan. Horietatik, 114.000 entzule ditu Gazteak eta Euskadi Irratiak, berriz, 100.000.

EGMren arabera, halaber, Radio Euskadik 159.000 entzule lortu ditu eta Radio Vitoria 20.000 lagunek entzuten dute.

Estudio General de Mediosek hiru neurketa egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu Estatu espainiarreko hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.