Itxi

Irratia

CIESen datuak

477.000 entzule EiTBko irratientzat, CIESen arabera

EiTB

EiTB

Gaztea Euskal Autonomia Erkidegoko irrati musikalik entzunena da.

EiTB komunikazio taldeko irratiekin (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EiTB Musika) 477.000 lagunek egiten dute bat astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek ostiral honetan, maiatzaren 20an, argitaratu dituen emaitzen arabera.

Hartara, Radio Euskadirekin 168.000 entzulek egiten dute bat, CIESen urteko lehen neurketaren emaitzetan agertzen denez.

Euskarazko irratiei dagokienez, Gazteak 131.000 entzule lortu ditu. Euskadi Irratiarekin, berriz, 123.000 entzulek egiten dute bat eta EiTB Musikak 28.000 entzuleren markari eutsi dio. Nabarmentzekoa, Gaztearen lidergoa EAEn irrati musikalen artean: 23.000 entzuletan gainditu du bere hurrengo lehiakiderik hurbilena.

Horrez gain, Radio Vitoria 27.000 lagunek entzuten dute astegunetan.

1.066.000 ikusle eta entzule EiTBrentzat

Telebistari dagokionez, 622.000 ikus-entzule ditu ETBk, CIESek argitaratutakoaren arabera. Hartara, astelehenetik igandera, EiTB taldeak 1.066.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta.