Itxi

Irratia

Audientzia-CIES

485.000 entzule EiTBko irratientzat, CIESen arabera

EiTB

EiTB

Gaztea musika irratirik entzunena izan da EAEn. Radio Euskadik 175.000 entzule izan ditu, eta Euskadi Irratiarekin 117.000 entzulek bat egin dute.

EiTB komunikazio taldeko irratiekin (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EiTB Musika) 485.000 lagunek egiten dute bat astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek ostegun honetan, abenduaren 22an, argitaratu dituen emaitzen arabera. Datu hauek CIESen lehen neurtaldikoak gainditu dituzte.

Hartara, Radio Euskadirekin 175.000 entzulek egiten dute bat astelehenetik ostiralera, eta maiatzeko neurtaldiko emaitza nabarmen hobetu ditu.

Euskadi Irratiak 117.000 entzule ditu eta Gipuzkoako irrati emisorarik entzunena da.

Gazteak 135.000 entzule lortu ditu, eta aipagarria da Gaztearen lidergoa EAEko irrati musikalen artean. 29.000 entzuletan gainditu du bere hurrengo lehiakiderik hurbilena.

EiTB Musikak nabarmen egin du gora, 34.000 entzulerekin.

Euskarazko irratiek CIESen lehenengo neurketaren datua gainditzea lortu dute eta guztira 286.000 entzule izan dituzte.

Horrez gain, Radio Vitoria 24.000 lagunek entzuten dute astelehenetik ostiralera.

1.019.000 ikusle eta entzule EiTBrentzat

Telebistari dagokionez, 574.000 ikus-entzule ditu ETBk, CIESek argitaratutako emaitzen arabera. Hartara, EiTB taldeak 1.019.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta.