Itxi

Irratia

Urteurrena

Radio Euskadiko 'Pompas de Papel' irratsaioak 30. urtemuga ospatuko du

A.E. | EiTB

Felix Linaresek eta Enrique Martinek zuzentzen duten literatura saioak azaroaren 14an ospatuko du urtemuga Bilboko Kafe Antzokian egingo den irratsaio bereziarekin.

  • Argazkia: Pixabay

    Argazkia: Pixabay

Felix Linaresek eta Enrique Martinek Radio Euskadin zuzentzen duten 'Pompas de Papel' literatura irratsaioak 30. urteurrena ospatuko du datorren azaroaren 14an. Hartara, irratsaio berezia egingo dute Bilboko Kafe Antzokian, 20:00etan.

Irratsaioaren entzule eta jarraitzaileek urtemuga Linaresekin eta Martinekin ospatu eta saioa bertatik bertara jarraitzeko aukera izango dute. Bertan, gainera, gonbidatu ugari izango dituzte. Ekitaldira joateko nahikoa da pompas30@eitb.eus helbide elektronikoan izena ematea.

'Pompas de Papel' saioak idazleen nobedade eta lanen nondik norakoak hurbiltzen dizkie entzulei modu atseginean duela 30 urtetik hona.