Itxi

Irratia

Radio Euskadi

Radio Euskadiren Lehen Bakarrizketa Lehiaketa

EiTB

Radio Euskadik profesional zein amateurrak direnei zuzendutako umorezko bakarrizketa lehiaketa estreinatuko du. Bakarrizketa irabazleari 2.000 euroko saria emango zaio.

Radio Euskadik Umorezko Bakarrizketa Lehiaketa jarri du abian. Helburua, irratirako pentsatuta dauden bakarrizketen sormena sustatzea da. Apirilaren amaieratik maiatzaren amaierara bitartean izango da lehiaketaren kanporaketa. Partaideek zuzenean eskainiko dituzte bakarrizketok Radio Euskadiko arratsaldeetako 'Graffiti' saioaren barruan. Kanporaketaren ondoren, epai-mahaiak eta publikoak finalera iritsiko diren bakarrizketak aukeratuko dituzte. Entzuleek horretarako beren beregi sortuko den web gunean bakarrizketa guztiak entzun ahal izango dituzte eta bakarrizketa kuttunenaren aldeko botoa eman. Ekainaren amaieran ospatuko den finaleko ekitaldian, finalera iritsitako bakarrizketa guztiek hartuko dute parte.

Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren lehen edizio honek sari garrantzitsua eskainiko du. Finaleko galan epai-mahaiak aukeratutako bakarrizketak 2.000 euroko saria jasoko du. Entzuleen faboritoak, entzuleen botorik gehienak jasotzen dituen bakarrizketak, berriz, 500 euroko saria izango du.

Martxoaren 7an zabalduko da lehiaketarako izen-emate epea. Parte hartu nahi duten guztiek eskuragai izango dituzte oinarriak eitb.eus-en egun horretatik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea