Itxi

Irratia

Elkarrizketa Radio Euskadin

EAEko gotzainek ETAri buruzko gutun pastoral bat kaleratuko dute

Erredakzioa

Donostiako Gotzainak iragarri du bakearen eta bizikidetzaren aldeko topaketa bat antolatuko dutela garizuma hasi baino lehen.

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak iragarri du EAEko gotzainak gutun pastoral bat prestatzen ari direla ETAri buruz, eta publikatu baino lehen "keinuak" egingo dituztela, hala nola bakearen eta bizikidetzaren aldeko topaketa bat, garizuma hasi baino lehen.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Munillak nabarmendu du Elizak elkarrizketa eta bizikidetza sustatu behar dituela, baina terrorismoaren biktimak ahaztu gabe.

"Denbora asko behar izan dugu biktimei erantzun soziala emateko, eta orain zor handia daukagu haiekin", esan du.

Munillaren ustez, "kontu handia" izan beharra dago biktimen esanahia "ez lausotzeko", "iraingarria" izan baitaiteke topaketa batean "egoera dramatikoak, ezberdinak nahastea".