Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Urdaibaik lortu du bandera, eta Oriok lidergoa berreskuratu du

Erredakzioa

Bermeokoek garrantzi handiko garaipena lortu dute, Orioren eta Hondarribiaren aurretik. Oriok puntu bakarreko errenta ateratzen dio sailkapen nagusian Hondarribiari.

Urdaibaik eskuratu du Orioko Kanpina Bandera, Orioren eta Hondarribiaren aurretik. Oriok, bestalde, San Miguel Ligako lidergoa berreskuratu du.

Bermeokoek garrantzi handiko garaipena lortu dute. Larunbatean enbataren ondorioak pairatu bazituzten ere, gaurkoan lehen txandako baldintza onak baliatu dituzte Orioko uretan nagusitzeko.

Sailkapen nagusian, Orio aurreneko lekura itzuli da, eta puntu bakarreko abantaila du Hondarribiarekin (74-73). Kaiku hirugarren postuan da, 59 punturekin.

Euskotren Ligako estropadan, San Juanentzat izan da garaipena.

Euskotren Ligako estropadaren sailkapena:

1. San Juan 10:29.66

2. Hibaika 10:31.24

3. Zumaia 10:44.86

4. Meira 10:47.22

Euskotren Ligako sailkapen nagusia:

1. San Juan 14

2. Hibaika 14

3. Zumaia 7

4. Samertolame 5

II. Orioko Kanpina Banderaren sailkapena:

Urdaibai 19:37.94

Orio 19:38.90

Hondarribia 19:41.48

San Juan 19:50.58

San Pedro 19:53.96

Cabo 19:55.28

Astillero 19:55.50

Portugalete 20:01.56

Kaiku 20:02.42

Zierbena 20:07.82

Tiran 20:17.58

Pedreña 20:40.62

San Miguel Ligako sailkapena:

1. Orio 74

2. Hondarribia 73

3. Kaiku 59

4. Tiran 43

5. San Juan 43

6. Cabo 42

7. Zierbena 38

8. Portugalete 37

9. Astillero 30

10. San Pedro 30

11. Pedreña 6

12. Urdaibai -25