Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Dena da posible

Urdaibai estutu nahi du Kaikuk

Erredakzioa

Bermeotarrek igandean lortutako 10 segundoko errenta irauli nahi du Sestaoko traineruak. Arraunlariak prest eta gogotsu daude lanari ekiteko.

Urdaibaik 10 segundoko aldea atera zion bigarren sailkatu Kaikuri Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldian. Altxorra da Bermeokoentzat, baina orain, Kaikuk Urdaibai estutu nahi du, emaitza iraultzeko.

Ez da erraza izango, baina Kaikuko arraunlariak prest daude euren alde izan ditzaketen aldaerak aprobetxatzeko, ilusioz. "Haiek 10 segundo atera baziguten, guk ere haiei denbora bera atera ahal diegu igandean", uste du Gentza Zubiri Kaikuko arraunlariak.

Kaien zozketa erabakigarria izan daiteke bien arteko borrokan. Itsasoa ere aprobetxatu beharreko ezaugarria izan daiteke Sestaokoentzat. 2001ean, Castrok 10 segundoko aldea jan zion Oriori. "Itsasoa oso zakar zegoen. Datorren igandean ez da hain zakar egongo, baina gurea ondo eginez gero, aurretik sartu ahal gara", dio Zubirik.

Kaikuko entrenatzaile Jose Luis Korta 2001eko Castroko patroia zen. "Oso ondo moldatzen gara itsaso zakarrean. Gutxi daukagu galtzeko eta asko irabazteko", uste du arraunlariak.