Itxi

Arrauna

Donostia

Gipuzkoako Traineru Txapelketaren emaitza, baliozkoa

eitb.eus

Donostiarrak estropadaren aurka egin zuen eta Federazioak aintzat hartu zuen helegitea, baina azkenean atzera jo du Donostiako klubak.

  • Hondarribia. Argazkia: EiTB

    Hondarribia. Argazkia: EiTB

Gipuzkoako Traineru Txapelketan emandako emaitzak baliozkoak dira. Donostiarrak estropadaren aurka egin zuen, traineru guztiak baldintza berberetan aritu ez zirelako, eta Federazioak aintzat hartu zuen helegitea, baina azkenean atzera jo du Donostiako klubak.

Gauzak horrela, Hondarriabia, Orio, San Juan eta San Pedro arituko dira Euskadiko Txapelketan.

Sailkapena

1-Hondarribia 19:36,68

2-Orio 20:03,86

3-San Juan 20:25,64

4-San Pedro 20:34,44

5-Donostiarra 20:56,14

6-Getaria 21:03,18

7-Zarautz 21:13,00

8-Hibaika 21:47,60

9-Zumaia 22:28,10

10-Oiartzungo Itsalaspurrak 23:03,46

Bizkaian, Urdaibai

Urdaibaik irabazi du Lekeitioko uretan jokatutako Bizkaiko Traineru Txapelketa. Kaiku izan da bigarren eta Zierbena hirugarren. Isuntza etxean aritu da, eta laugarren postuan bukatu du.

Sailkapena

1-Urdaibai 20:06

2-Kaiku +8

3-Zierbena +35

4-Isuntza +43

5-Portugalete +51

6-Ondarru + 53

7-Deustu +1:20

8-Arkote +1:51

9-Itsasoko Ama +1:54

10-Lutxana +2:07

11-Mundaka +2:08

12-Getxo +2:44