Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Urdaibaik hirugarren bandera eskuratu du Zierbenan

M.D. | eitb.eus

Bermeokoek Petronor Bandera irabazi dute, eta ondo helduko dira denboraldi bukaerara. Hondarribiak gero eta gertuago du San Miguel Liga.

1:37

Urdaibak irabazi du Petronor Bandera. Hiru txapelketetako garaipenez gain, bermeotarren hirugarren bandera da denboraldi honetan, Kontxako Bandera prestatzeko aproposa.

Hondarribia, 12 garaipenekin, San Miguel Ligako lider dago, baina ezin izan du Zierbenan txapelketa ospatu. Garaipenak, ezer larririk ez bada gertatzen, azken bi jardunaldietara itxaron beharko du.

Haizerik gabeno egunean, Hondarribia Urdaibai baino 9 segundo beranduago sartu da. Ohorezko txandan, Orio eta Kaiku gero.

Bigarren txandan, Tiranek estropada bikaina egin du, baina bere kaletik ez sartzeagatik kaleratu dute. Nahasmenak merezitako saria kendu diote. Gauzak horrela, onena San Juan izan da, galiziarrekin batera lehia estuan egon ostean. Cabo bigarren geratu da, eta San Pedro, hirugarren.

Samertolameuren azken estropada izan da. Ez dira Donostian izango.

PETRONOR PETRONOR

1. Urdaibai 19:37
2. Hondarribia +9
3. Orio +13
4. San Juan +15
5. Cabo +25
6. Astillero +33
7. Kaiku +34
8. San Pedro +34
9. Portugalete +37
10. Zierbena +38
11. Samertolameu +55
Tiran, kaleratuta