Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Orion eta Donostian

Hondarribia eta Urdaibai, gipuzkoar asteburuan faborito

eitb.eus

Larunbatean izango da Orioko Bandera, eta igandean Eusko Label Banderaren txanda izango da. Bi traineruak berdinduta daude sailkapenean.

  • Hondarribia / EITB.

    Hondarribia / EITB.

Hondarribia San Miguel Ligako liderra da, Urdaibairekin puntuetan berdinduta. Biak dira faboritoak, Gipuzkoako uretan lehiatuko den asteburuari begira.

Orioko Bandera larunbatean lehiatuko da, 18:30etatik aurrera, eta Eusko Label Bandera, Donostian, larunbatean eguerdian. Zuzenean emango dituzte ETB-1ek eta eitb.eus-ek.

Hondarribiak bi bandera irabazi ditu, baina Urdaibairen erreglartasunak, bigarren hiru jardunaldietan, Gipuzkoako traineruarekin berdintuta egotera eraman du. Azken bandera San Juanek irabazi zuen.

Oriok hartuko du larunbateko proba. Hango trainerua zazpigarren dago, 19 punturekin. Igandean Eusko Label Banderaren txanda da, Kontxakoaz aparte Donostian lehiatzen den beste bandera, hain zuzen.

ra, hain zuzen.