Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Erakustaldia eman du Hondarribiak, Bilboko Banderan

eitb.eus

Euskotren Ligako hirugarren jardunaldian, berriz, San Juan gailendu da Hibaikaren, Caboren eta Orioren aurretik.

1:40

Hondarribiak eenegarren erakustaldia eman du San Miguel Ligan. Denboraldiko bosgarren bandera irabazi du; laugarrena, erlojupekoan.

Estropada bikaina egin dute gipuzkoarrek. Lehen ziabogan lau segundoko aldea atera diete Kaikuri eta Urdaibairi. Bigarren luzean, alde hori 10 segundora arte handitu dute.  Alde oso handiak erlojupekoan jokatutako estropada izateko.

Estropadako bigarren zatian, alde horiek kudeatzearekin nahikoa izan zaio San Miguel Ligako egungo liderrari.

San Juanen garaipena

Euskotren Ligako hirugarren jardunaldian, berriz, San Juan izan da garaile. Hirutik hiru irabazi dituzte sanjuandarrek.  Hibaika bigarren izan da, Cabo hirugarren eta Orio laugarren.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Arrauna