Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Hondarribiak zazpigarren bandera irabazi du

eitb.eus

Ama Guadalupekoa Pasaiako uretan nagusitu da, Urdaibarekin lehia estua izan ondoren. Kaiku hirugarren izan da eta Tiran laugarren. Euskotren Ligan Hibaikak denboraldiko lehen garaipena lortu du.

0:52

Hondarribiak lortu du garaipena Gipuzkoako Foru Aldundiko Banderan, Pasaian jokatutako estropadan.

Ezohiko estropada izan da, eremu bereziak behartuta, bost ziaboga eta sei luze egin behar izan baitituzte.

Estropadaren erdi aldera arte, Ama Guadalupekoaren eta Bou Bizkaiaren artean segundo bateko aldea izan da, baina bigarren zatian guipuzkoarrak nagusitu dira, eta helmugan ia lau segundoko aldea atera diete bizkaitarrei. Kaiku hirugarren izan da, eta Tiran, laugarren.

San Miguel Ligako sailkapen nagusian, Hondarribia lider de 113 punturekin, eta Urdaibai bigarren, 110 punturekin.

Hibaikaren garaipena

Euskotren Ligako bosgarren jardunaldian, Hibaikak lortu du garaipena, denboraldiko lehenengoa, San Juan atzean utzita.

Aurreko lau estropadetan pasaitarrak nagusitu dira; gaur, berriz, errenteriarrak.