Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Urdaibaik irabazi du Hondarribiko Bandera

eitb.eus

Bizkaitarrak lider dira orain Ligan, 157 punturekin, Hondarribiarekin batera. Jaun eta jabe izan dira ohorezko txandan.

  • Urdaibai. Argazkia: EiTB.

    Urdaibai. Argazkia: EiTB.

Urdaibaik denboraldiko bosgarren garaipena lortu du San Miguel Ligan, Hondarribiaren etxean gailenduta. Bi ontziak sailkapeneko buruan dira orain, 157 puntura berdinduta.

Lehen bi luzeak nahiko berdinduta joan dira, Bou Bizkaiaren eta Ama Guadalupekoaren artean segundo bakar bat egon da. Bigarren ziabogan esaterako, hiru ehuneneko aldea egon da bien artean. Kaikuk sei segundoko atzerapena izan du momentu horretan, eta San Juanek, 10ekoa.

Hirugarren ziabogan, lasterketa buruko bi ontzien arteko aldea lau segundora igo da, eta gora egiten jarraitu du bukaerako 8 segundoak arte. Kaikuk hirugarren egin du, 15 segundora, eta San Juanek laugarren, 21 segundora.

Zumaia eta Orio

Lehen txandan, Zumaia aise nagusitu da Portugaleteren, San Pedroren eta Zierbenaren aurretik. Bigarrenean, Orio nagusitu da. Astillero bigarren izan da, Tiran hirugarren eta Cabo laugarren.