Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Urdaibai, txapeldun!

Agentziak | Erredakzioa

Bermeotarrek denboraldiko azken estropada irabazi eta seigarren lga txapelketa poltsikoratu dute, bigarrena jarraian. Hondarribia aurkari nagusiak huts egin du eta 27 segundora sartu da.

1:26

Urdaibaik seigarrenez irabazi du TKE Liga, Portugaleten jokatutako azken jardunaldian, El Corte Ingles Banderan, gailendu ostean. Bigarren urtez jarraian irabazi dute Ligako koroa bermeoko arraunlariek.

Estropada hasi eta berehala, Bou Bizkaiak argi izan du Liga poltsikoan zuela, Hondarribia oso atzean geratu baita ohorezko txandako lehen luzean. Bizkaitarrek bi segundoko aldea zuten gipuzkoarrekin sailkapen nagusian.

Ama Guadalupekoak garesti ordaindu du lehenengo kaletik aritzea, kalerik txarrena bigarrenarekin batera. Bigarren kaletik Kaiku aritu da eta Hondarribiarren aurretik amaitu du estropada.

Ligako txapelduna lehen paladetatik argituta, Bandera zeinek irabaziko zuen azken luzean erabaki da. Orio izan da aurretik momentu askotan, Urdaibai gertu zuela.

Azkenean, bermeotarrak nagusitu dira. Lau segundoko aldea atera diete oriotarrei, 14 Kaikuri eta 27 Hondarribiari.

Lehen txandan, Zierbena izan da azkarrena, Ondarroaren, San Juanen eta Tiranen aurretik. Zirbenako ontziak bosgarren amaitu du Eusko Label Liga, bandera bat irabazita.

 

 

Liga sailkapena