Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Euskotren Liga

Donostiarra nagusi, Fabrika Banderan

EITB MEDIA

Nerea Perezek zuzendutako arraunlariek bigarren txand airabazi dute, Arraun Lagunaken eta Orioren aurretik. Lehen txandan Hondarribia jaun eta jabe izan da.

1:08
Donostiarra, Fabrika Banderarekin

Donstiarrak denboraldiko lehen garaipena lortu du VII. Fabrika Bandera irabazita. Nerea Perezen ontzia nagusi izan da ohorezko txandan, Arraun Lagunaken, Orioren eta Tolosaldearen aurretik.

Bigarren txandan lehia polita izan da Donostiarraren, Arrun Lagunaken eta Orioren artean. Lehenengo luzeaz, Arraun Lagunak aurrea hartu du eta ziabogan 2 segundoko aldea izan du Donostiarrarekin, 4 Oriorekin eta 11 Tolosaldearekin. Baina bigarren luzean gauzak erabat aldatu dira. Donostiarra erritmoa nabarmen igo du eta aurretik jarri da, aurkariak atzean utziz. Beraiek izan dira azkarrenak helmugan, 10:45eko denbora eginda, Oriok eta arraun Lagunakek bigarren postua lortzeko lehia estua izan duten bitartean. Azkenean, Arraun Lagunakek lortu du bigarren izatea, 3 segundora, Orio hirugarren izan da, 9ra eta Tolosaldea laugarren, 27ra.

Bigarren txandako lau otziek lortu dituzte Fabarika Banderako lehenengo lau tokiak, lehenengokoak motelago ibili baitia.

Lehen txandan, Hondarribia jaun eta jabe izan da. Gipuzkoarrek Hibaika eta Tiran eta Cabo da Cruz izan dituzte aurkari. Lehen paladetatik, Ama Guadalupekoa aurretik jarri da eta besteekiko aldea handitzen joan da. Helmugan Hondarribiak 11 minutu eta 13 segundoko denbora egin du, Hibaika bigarren izan da 17 segundora, Cabo hirugarren 17ra eta Tiran laugarren, 37ra.

Fabrika Bandera denborak

Fabrika Bandera denborak

Sailkapen nagusiari dagokionez, Arraun Lagunak lehen postuan da 15 punturekin, Donostiarra bigarrenean 14 punturekin, Tolosaldea hirugarren 12rekin eta Orio laugarren, 11rekin.

Euskotren Liga sailkapena

Euskotren Liga sailkapena