Itxi

Beste kirolak

19,66 segundoko marka

Usain Boltek urrezko domina lortu du 200 metroko lasterketan

A.B.

Jamaikarra, 19,66 segundoko markarekin izendatu da munduko txapeldun. Bere herrikidea den Weir izan da bigarren, eta Mitchell hirugarren.

0:33
Usain Bolt. Argazkia: EFE

Usain Bolt izendatu da munduko txapeldun 200 metroko lasterketan. Jaimakarrak urrezko domina eskuratu du, 19.66 segundoko marka eginda. Boltek Moskuko Atletismoko Munduko Txapeleketetan lortzen duen bigarren urrezko domina da, 100 metrokoan ere txapeldun izendatu baitzen.

Bolten herrikdea den Warren Weir izan da bigarren, 19,79 segundoko markarekin, eta Curtis Mitchell estatubatuarra izan da hirugarren (20,04 segundoko marka).