Itxi

Beste kirolak

Italiako Sari Nagusia

Vettel garaile izan da Monzan eta Alonso bigarren

Erredakzioa

Red Bull taldeko politua jaun eta jabe izan da, eta Italiako Sari Nagusia irabazi du. Munduko txapelketako lidergoa sendotu du alemaniarrak.

  • Sebastian Vettel. Argazkia: EFE

    Sebastian Vettel (Red Bull) garaipena ospatzen Monzako zirkuituan. Argazkia: EFE

Sebastian Vettelek (Red Bull) irabazi du Italiako Sari Nagusia, eta munduko txapelketako lidergoa sendotu du. Alemaniarra jaun eta jabe izan da Monzako zirkuituan.

Fernando Alonso (Ferrari) izan da bigarren, eta asturiarrak lasterketa ona egin du. Bosgarren postutik irten da, eta hiru postu aurreratzea lortu du. Mark Webberrek (Red Bull) hirugarren postuan bukatu du, podiuma osatuz.

Ferrari taldeko Felipe Massa izan da laugarren Italiako Sari Nagusian, eta Nico Hulkenberg (Sauber) izan da bosgarren. Seigarren postuan bukatu du lasterketa Nico Rosbergek (Mercedes).

Italiako Sari Nagusiko sailkapena:

1. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull) ganador.

2. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) + 5.4".

3. Mark Webber (AUS/Red Bull) + 6.3".

4. Felipe Massa (BRA/Ferrari) + 9.3".

5. Nico Hulkenberg (ALE/Sauber) + 10.3".

6. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) + 10.9".

7. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso) + 32.3".

8. Romain Grosjean (FRA/Lotus) + 33.1".

9. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes) + 33.5".

10. Jenson Button (GBR/Mclaren) + 38.3".

11. Kimi Rikknen (FIN/Lotus) + 38.6".

12. Sergio Perez (MEX/McLaren) + 39.7".

13. Esteban Gutiérrez (MEX/Sauber) + 40.8".

14. Pastor Maldonado (VEN/Williams) + 49.0".

15. Valtteri Bottas (FIN/Williams) + 56.8".

16. Adrian Sutil (ALE/Force India) itzuli batera.

17. Charles Pic (FRA/Caterham) itzuli batera.

18. Giedo van der Garde (HOL/Caterham) itzuli batera.

19. Jules Bianchi (FRA/Marussia) itzuli batera.

20. Max Chilton (GBR/Marussia) itzuli batera.