Itxi

Beste kirolak

Suzukan

Vettelek irabazi du Japoniako Sari Nagusia

Erredakzioa

Red Bull taldeko alemaniarrak Mark Webber australiarra eta Romain Grosjean frantziarra gainditu ditu. Alonso laugarren izan da, eta Vettel ezin izan da txapeldun bilakatu.

  • Vettel. Argazkia: EFE

    Vettel. Argazkia: EFE

Sebastian Vettel alemaniarrak (Red Bull) denboraldiko bere bederatzigarren garaipena eskuratu du Japoniako Sari Nagusian. Hala ere, Vettel ez da oraindik munduko txapeldun bilakatu Fernando Alonsok laugarren postuan bukatu baitu proba.

Alemaniarrak erakustaldia eman du, berriz ere, Suzukako zirkuituan, eta Mark Webber taldekidea eta Romain Grosjean (Lotus) aise gainditu ditu.

Vettelek Munduko Txapelketa matematikoki irabazteko Alonsok bederatzigarren postutik atzera bukatu behar zuen lasterketa, eta Asturiasko gidariak laugarren postuari eutsi egin dio.

Sailkapena:

1. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull)                 ganador.

2. Mark Webber (AUS/Red Bull)                        + 7.1.

3. Romain Grosjean (FRA/Lotus)                         9.9.

4. Fernando Alonso (ESP/Ferrari)                      45.6.

5. Kimi Raikknen (FIN/Lotus)                         47.3.

6. Nico Hulkenberg (ALE/Sauber)                       51.6.

7. Esteban Gutierrez (MEX/Sauber)                     1:11.

8. Nico Rosberg (ALE/Mercedes)                        1:12.

9. Jenson Button (GBR/McLaren)                        1:20.

10. Felipe Massa (BRA/Ferrari)                        1:29.

11. Paul Di Resta (GBR/Force India)                   1:38.

12. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso)             Bira 1

13. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso)             Bira 1

14. Adrian Sutil (ALE/Force India)                Bira 1

15. Sergio Perez (MEX/McLaren)                    Bira 1

16. Pastor Maldonado (VEN/Williams)              Bira 1

17. Valtteri Bottas (FIN/Williams)                Bira 1

18. Charles Pic (FRA/Caterham)                    Bira 1.

19. Max Chilton (GBR/Marussia)                    Bira 1

Erretiraruak.

Lewis Hamilton (GBR/Mercedes)                  46. bueltan

Jules Bianchi (FRA/Marussia)                  53. bueltan

Giedo van der Garde (HOL/Caterham)            53. bueltan