Itxi

Beste kirolak

1 Formula

Michael Schumacher komatik esnatzen hasi da

Erredakzioa

Alemaniako pilotua 'kontzientzia momentuak erakusten' hasi da, familiako ordezkari batek adierazi duenez.

  • Michael Schumacher / EFE.

    Michael Schumacher / EFE.

Michael Schumacher komatik esnatzen hasi da. Pilotua 'kontzientzia momentuak erakusten' hasi da, eta bere osasun egoera 'aurrera' egiten ari da, familiaren ordezkari batek adierazi duenez. Koman sartu zen Schumacher iaz izandako eski istripu baten ostean.

1 Formulako pilotuaren ordezkari Sabine Kehmen arabera, 'kontzientzia eta esnatzen ari denaren zeinuak erakusten' hasi da Shumacher.