Itxi

Beste kirolak

Bat Formula

Hamilton lider jarri da, Singapurren irabazita

Erredakzioa

Nico Rosbergek autoarekin arazoak izan ditu eta proba utzi behar izan du. Vettel eta Ricciardo bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren, eta Alonsok laugarren bukatu du.

  • Lewis Hamilton, Singapurren nagusi. Argazkia: EFE

    Lewis Hamilton, Singapurren nagusi. Argazkia: EFE

Lewis Hamilton (Mercedes) da bat fornulako lider berria Singapurreko Sari Nagusia irabazita. Nico Rosbergek autoarekin arazoak izan ditu eta proba utzi behar izan du. Pilotu ingelesak egoera hori baliatu du lidergoa eskuratzeko.

Poletik atera da Hamilton, eta Sebastian Vettel alemanaren (Red Bull) eta Daniel Ricciardo australiarraren aurretik sailkatu da. Fernando Alonso espainiarrak laugarren postuan bukatu du.

Denboraldia bukatzeko bost proba geratzen direnean, Hamiltonek Rosbergek baino hiru puntu gehiago ditu.