Itxi

Beste kirolak

Red Bull utziko du

Vettel: 'Armairuan kamiseta gorriak dauzkat, baina Ferrarikorik ez'

Erredakzioa

"Ez daukat askorik esateko, laster zeozer iragartzea espero dut. Badakizue zergaitik ezin dudan oraindik ezer esan", adierazi die pilotuak kazetariei.

  • Sebastian Vettelek Red Bull taldea utziko du denboraldia amaitzean. Efe.

    Sebastian Vettelek Red Bull taldea utziko du denboraldia amaitzean. Efe.

Sebastian Vettel txantxetan aritu da Ferrarira joango dela dioten zurrumurruen inguruan: "Ez dakit nire armairuan nola sartu zareten, baina kamiseta gorri asko dauzkat bertan, baina berdeak eta zuriak ere bai, eta bat bera ere ez Ferrarikoa", esan du. "Ez naiz Red Bullen egongo, beste nonbaiten baizik, baina ezin du tesan non", esan du.

Vettelek ez du bere etorkizunari buruz ezer argitu, eta "laster" iragarpen bat egitea espero duela esan du, oraindik ezin duelako ezer esan.

"Ez dut esateko askorik, laster zer edo zer iragartzea espero dut, badakizue orain ezin dudala ezer esan", adierazi du alemaniarrak Janponiako Sari Nagusiko prentsaurrekoan.

Munduko lau txapelketa irabazitakoak denboraldi amaieran Red Bull taldea utziko duela iragarri zuen iragan igandean. Hala ere, ez zuen bere etorkizuna non egongo den argitu, zurrumurru guztiek Ferrarin kokatzen duten arren. Hala ere, Fernando Alonsok oraindik ez du Maranellon jarraituko duela ala ez argitu, eta hori izan liteke Vettelen fitxaketaren konfirmazioa atzeratzeko arrazoia.